
Zure beharretara egokitzen gara
Gure produktuak mimorik handienarekin fabrikatzen ditugu
Ehungintzan eta tapizgintzan espezializatuta gaude, eta negozioan 120 urte baino gehiago eman ondoren, produktuaren ezagutza handia dugu. Horren ondorioz, bezeroaren beharretara egokitu gaitezke, betiere aldez aurreko aholkularitza batetik abiatuta. Aholkularitza horretan konponbiderik onena bilatzen dugu.
Gure lana deitzen gaituzunean eta behar duzuna kontatzen diguzunean hasten da. Espazio erakargarri eta garrantzitsuak sortu nahi ditugu, ehuna oinarriko elementu bezala hartuta. Dekorazioaren xehetasun guztiak zaintzen ditugu, ehungintzak gure eskura jartzen duen unibertso handiaz baliatuz.
Entzuten dizugu eta zugana egokitzen gara.
Produktuak

Sofak, besaulkiak,...
Era guztietako sofak, besaulkiak, edo aulkiak konpondu eta tapizatzen ditugu. Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu, zure proiektura bikain egokituko diren ehun-aukera zabalarekin.

Ehungintzako altzariak
Etxean harmoniarekin laguntzen duten beste altzari mota batzuk ere lantzen ditugu. Gela bakoitzeko gortinak, estoreak, japoniar panelak, oheburu eta zorroak, eta abar pertsonalizatu ahal izango ditugu.

Contracts
Ostalaritzarako eta turismorako tapizgintzan ere esperientzia handia dugu. Marka handiekin lan egin dugu gure ibilbidean zehar.
Proiektuak
Gure hornitzaileengan konfiantza dugu
Eskuz esku egiten dugu lan, konfiantzazko markekin. Guretzat, gure hornitzaileekiko harremana oso garrantzitsua da, eta irizpidearen arabera hautatzen ditugu.
Altzari iraunkorrak egiteko, materialik onenak behar ditugu.






